ENEEK

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua Reclame este anuncio

Banan nekez ari, batuta nekazari! Ekologikoa noski!!

Bai, Euskadiko nekazaritza ekologikoaren eragileak garenok, geure aniztasunean bat egiten dugu natura bezala, datozen urteetan, nekazaritza ekologikoak merkatuan eta gizartean, landa eremuan eta hirian bete behar duen izaera iraultzaileari bidea jorratzeko.

Gaur egun, Iraultzailea, Euskal Nekazaritza bermatzen duen eredutzat hartuta, gure aiton amonen jakituria eta zientziaren ezagupen modernoa uztartu eta naturarekin bat lan egiten duena da. Lortu dugu banaka banaka geure lursailean iraultzaileak izaten, baina iritsi da garaia sektore moduan geure hitza eta ekintza gizarteari bere osotasunean erakusteko. Horren islada da, sortu berri dugun Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK).

2007. urtean, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Legearen baitan, Euskadiko sektore ekologikoak historikoki egindako eskakizuna gauzatu egin zen: Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua eskuduntza osoz hornitzea, alegia. Helburua, indartsu hazten ari den sektore hau finkatzea da.

Kontseilua, Euskadiko nekazal ekoizpenaren eragile-erregistroan izena emandako empresa eta persona orok osatzen dute. Hauek, Batzarrean bildu eta Kontseilua osatzen duten ekoizle, elaboratzaile, inportatzaile eta merkaturatze enpresen batzordekideen bitartez ordezkatuta daude. Kontseiluaren egungo konfigurazioarekin, Euskadiko nekazaritza ekologikoaren probintzi elkarte guztiak ordezkatuta daude eta haiekin modu koordinatuan lan egiten da. Diru-iturri nagusienak, batetik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin lankidetzarako hitzarmenetik datos, eta bestetik, ziurtapen-zerbitzuetatik.

Kontseiluaren bi eginkizun nagusienak honakoak dira: batetik, Ekoizpen Ekologikoaren sistemen ezagutza eta aplikazioa zabaltzea, Euskadiko produktu Ekologikoen kontsumo eta hedapenean eragitea, eta bestetik, nekazaritza eta elikadura Ekologikoaren ekoizpena kontrolatu eta ziurtatzea da, europako erkidegoaren arautegian zehazturiko ekoizpen, elaborazio, inportazio eta merkaturatzeko arauak beteaz.

Queremos conocer su opinión sobre este negocio

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

uno × cuatro =